Tilin Talanen egunero egiten ditugu psikomotrizitate-saioak gure ikastetxe bakoitzean horretarako prestatu dugun gelan. Psikomotrizitate saioak talde bakoitzaren beharretara egokitzen dira.

Gorputza funtsezko ikasketa-tresna da haurrentzat. Haiekin oreka, koordinazioa, espazioaren ezagutza eta abar landuko ditugu.



Psikomotrizitatea funtsezko alderdia da Tilin Talanen irakaskuntza-metodologian. Aske mugitzeak lagundu egiten digu aurkitzen, sentitzen, pentsatzen, gure emozioak adierazten, besteekin harremanak izaten.