
Tilin Talan-etik, Realarekin elkarlanean, Gabonak Txurdinen Etxean aurkezten dugu, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako Gabonetako tailer programa.
Anoetan, Txurdinen etxean, Gabonetako magiaz gozatzeko aukera, jolas, tailer sortzaile, irteera eta jarduera tradizionalen bidez, dibertsioa, sormena eta elkarbizitza sustatuz giro txuri-urdinean.
Hasiera eguna: 2026ko abenduaren 21a
Amaiera eguna: 2027ko urtarrilaren 5a
Lekua: Anoeta estadioa, Keler gunea
Nori zuzendua: 2-12 urte
Antolatzaileak: Tilin Talan eta Real Sociedad
Realeko bazkideentzako deskontua
Haurra edo haren gurasoetako bat Realeko bazkidea bada, deskontu berezia izango du. Hori aplikatzeko, nahikoa da zure bazkide-zenbakia sartzea online izena emateko formularioan dagokion atalean. Deskontua automatikoki aplikatuko da.
Edo, nahiago baduzu, gure hiru eskoletako edozeinetan eman dezakezu izena.
