
Olentzero azaroaren 28an eta 29an eta abenduaren 12, 13, 19 eta 20an iritsiko da aurten Arotz Enea baserrira, eta bertara hurbildu nahi duten txikien gutunak, eskaerak eta nahiak bilduko ditu.
Gainera, aurten oso bisita berezia izango dugu: Mari Domingik Olentzerori lagunduko dio, familia osoarentzat esperientzia are magikoagoa eta ahaztezinagoa izan dadin.
Magiaz, ilusioz eta misterioz beteriko ingurune batean jardunaldi paregabeaz gozatzeko asmoz, hainbat ekintza proposatuko dira, hamaiketakoa eta, jakina, Olentzero eta Mari Domingiri gutun banaketa.
Arotz Enea baserriko lorategietako sarrera 10:30etik 14:00etara irekiko da, eta erositako sarrerarekin kanpoko instalazioez gozatu ahal izango da ordutegi horretan guztian.
Olentzero eta Mari Domingiri gutun banaketa izen-emate ordenari jarraituz egingo da, familia bakoitzak bere momentuaz modu antolatu eta berezian gozatzeko aukera izan dezan.
Animatzen zaituztegu gurekin goiza pasatzera, ekintzez, eguberri-giroaz eta Arotz Enea baserriko txoko guztiez gozatzera.
Eta are bereziagoa egiteko, baserritarrez jantzita etor zaitezkete!
Egunak:
- Azaroak 28, 29
- Abenduak 12, 13, 19 eta 20
Txanda bakarra:
- 11:00tik 13:30etara
Prezioa:
- 18€ pertsona bakoitzeko. Sarrera, txistorra pintxo eta edaria eta haurrentzako tailerra barne.
* 2026an jaiotako haurrak, doan.
* Puntualtasuna eskatzen da

Tailerrean izena emateko
Edo, nahiago baduzu, gure hiru eskoletako edozeinetan eman dezakezu izena.
